Life: Tentsioz eta erritmo biziz beteriko abiapuntu sinple bat

Life: Tentsioz eta erritmo biziz beteriko abiapuntu sinple bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-06T02:21:49+02:00
Epaia:

Nazioarteko Espazio Estazioan dauden sei tripulatzailek Marte bizitza dagoenaren behin betiko froga aurkitzen dute. Esperimentuak egiterakoan bizitza forma hau ustez baino adimentsuagoa dela jabetuko dira. Berrikuntza handirik planteatzen ez duen, baina ondo funtzionatzen duen, zientzia fikzio generoko film berri bat.

Gidoia eta argumentua askotan kontatutako istorio bat lantzen dute, zineman askotan ikusi bai dugu gizakien eta bizitza forma berrien arteko topaketa eta elkartze honen ondorioak. Eta premisa guztiz ezaguna denez, klixez beteriko lan bat espero genezake; baina ez da horrela. Pertsonaiak, sakontasun falta badute ere, beren paperak bikain betetzen dituzte, eta pelikularen erritmo erakargarria mantentzea lortzen dute.

Tentsio hau amaieran ere mantenduko da. Amaitzeko 10-15 minutu falta direla, hasieran bezain adi egongo gara. Minutuak pasa ahala tentsioa ere igotzen joango da, amaieran zer biziko dugun jakin gabe. Aukeratutako amaiera ere azpimarratzekoa baita: aztoragarria eta interesgarria aldi berean.

 

Onena: Istorioaren tentsioa eta erritmoa. Gure eserlekuetan harrapatuko gaitu une askotan.

Txarrena: Pertsonaia gehienak. Ohiko txantiloia erabiliz eraikita, ez gaituzte behar den bezala erakarriko.

 

Fitxa teknikoa

Life
  • Izenburua: Life
  • Zuzendaria: Daniel Espinosa
  • Gidoilaria: Rhett Reese, Paul Wernick
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Rebecca Ferguson, Jake Gyllenhaal, Ryan Reynolds, Hiroyuki Sanada, Olga Dihovichnaya, Ariyon Bakare
  • Musika: Jon Ekstrand
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-04-07T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.