Mara eta Suaren Jauna: Bidai magikoa Germaniar Mitologiaren sustraietara

Mara eta Suaren Jauna: Bidai magikoa Germaniar Mitologiaren sustraietara

Haizea Etxebarria Compes - 2017-07-20T21:47:00+02:00
Epaia:

Tommy Krappweis, Mara eta Suaren Jauna filmaren zuzendaria izateaz gain, hiru fantasia liburu hauen  idazlea da. Alemaniatik datorkigun filma hau, trilogia honen lehen liburuan oinarrituta dago.

Gure superheroia, eskolan, etxean, atentziorik deitu nahi ez duen eta deseroso sentitzen den nerabe lotsati bat da. Spiderman edo Superman bezalako superheroi klasikoekin konparatzen badugu, hasieran ezaugarri berberak erakusten dituen istorio bat da, baina kasu honetan, protagonista ez da mutil bat, neska bat baizik. Mitologia Germaniarraren sustraietan barneratuz, filma honek, hain famatua bihurtu den Vikings telesailak egin duen bezala, Mitologia eta Historia Germaniarra ezagutarazi nahi ditu, kasu honetan, nerabeei zuzenduta dagoen filma baten bitartez. Mara eta bere jarraitzaile sutsua den irakaslearen eskutik, Krappweis-ek gidoi arin era dibertigarri batean barneratuko gaitu, ia konturatu gabe, jainko, heroi eta jainkosa germaniarrak ezagutzen ditugun bitartean.

Helburu didaktiko argia duen filma honek, proiektu oso interesgarri bat aurkezten digu, baina Hollywood-eko super produkzioetara ohituta dagoen ikus-entzuleak, seguruenik, formaren kalitate murritza edo produkzio merkea besterik ez ditu ikusiko, gidoiaren helburu eta mamia aintzat hartu gabe.

 

Onena: Bere helburu didaktikoa. Gaztetxoak Europako mitologia zaharrenetariko bat ezagutzeko leiho bihurtu nahi izatea. 

Txarrena: Produkzio merkea dela eta, zinemarako baino telebistarako eginiko filma baten itxura izatea, seguruenik, Hollywood-eko superprodukzioetara ohituta dauden gaztetxoak erakartzeko arazo larriak izango dituelarik.

 

Fitxa teknikoa

Mara eta Suaren Jauna
  • Izenburua: Mara eta Suaren Jauna
  • Zuzendaria: Tommy Krappweis
  • Gidoilaria: Tommy Krappweis
  • Herrialdea: Germany
  • Antzezleak: Lilian Prent, Jan Josef Liefers, Esther Schweins, Christoph Maria Herbst, Eva Habermann, Alex Simon
  • Musika: Andreas Lenz v. Ungern Sternberg
  • Iraupena: 90 min
  • Estreinaldi data: 2017-07-21T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.