Monster Trucks: Ideia gehiegi batu nahi dituen abentura soil bat

Monster Trucks: Ideia gehiegi batu nahi dituen abentura soil bat

Lander Arteaga E. - 2017-01-03T21:42:51+01:00
Epaia:

 

 Monster Trucks pelikula honekin Ice Age, Robots eta Epic filmen zuzendaria, Chris Wedge, animaziotik aktore errealetara pasatzen da. Horretarako, Jurassic World arrakastatsuaren gidoilariarekin bat egiten du, Derek Conolly. Bi mundu ezberdin proiektu baterako. Baina tamalez, hori ez da beti formula on bat. 

Horrek, pelikula txar baten aurrean gaudela esan nahi du? Ez, baina ezta kontrakoa ere. Lehenengo minututik ideia ezberdin askoren nahasketa bat ikusiko dugu, zehazki zer kontatu nahi diguten mugatu gabe. Alde batetik, kotxeen erabilera Fast and Furious kutsu bat utziko digu. Bestetik, Zure dragoia nola entrenatu pelikularen Hippo dragoiaren antza duen izaki bat ikusiko dugu. Eta nahaspila borobiltzeko, protagonista lanetan (eta momentu oro soldagailua eta bihurkinarekin trebea) telebistako MacGyver berria: Lucas Till. Ah! Eta zerbaiten falta sumatzen bagenuen, nerabearen mutirikerien inguruko irakaspen istorio bat eta aldarrikapen ekologista bat ere. Esan bezala, denetarik.

Osagai gehiegi, eta, azkenean, bat bera ere sakondu gabe. Hori da pelikularen lasta handiena.

Hori bai, gazte eta txikientzako entretenigarria izan daitekeen ekoizpen honek 80ko hamarkadako abentura filmen xarma islatzeko egiten duen saiakera goraipatu behar da. Egun, xarma hori animaziozko film askotan ikusi dezakegu (Ice Agen edo aipatutako Zure dragoia nola entrenatu filmetan, adibidez) baina oso gutxitan aktoreekin egiten diren lanetan. Huts egiten duen ahalegin bat, bai; baina gutxienez asmoa hor dago. Eskertzekoa da.

 

Onena: Abentura klasikoen xarma berreskuratzeko saiakera.

Txarrena: Osagai ezberdin gehiegi batzea. Azkenean, denak galtzen dira. 

 

 

Fitxa teknikoa

Monster Trucks
  • Izenburua: Monster Trucks
  • Zuzendaria: Chris Wedge
  • Gidoilaria: Derek Connolly, Matthew Robinson, Jonathan Aibel, Glenn Berger
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Lucas Till, Jane Levy, Thomas Lennon, Barry Pepper, Rob Lowe, Danny Glover
  • Musika: David Sardy
  • Iraupena: 105 min
  • Estreinaldi data: 2017-01-04T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.