Moonlight: Ezaguna egiten zaigun istorio bat, baina oso ondo kontatua

Moonlight: Ezaguna egiten zaigun istorio bat, baina oso ondo kontatua

Pablo Castillo Lorente - 2017-02-10T01:27:00+01:00
Epaia:

Film honek drogazale baten semea den Chironen bizitza kontatzen du. Protagonistaren bizitzak mutur batera bidatuko du: eskola-jazarpena eta amaren abandonua jasan beharko duen ume bat izatetik, drogak saltzen dituen gizon hotz batean bilakatu arte. Auzo arriskutsuen, amodio faltaren eta nortasun propio baten bilaketaren inguruko hausnarketa bat da Moonlight.

Filma, modu oso argi batean, hiru zatitan banatuta dago: haurtzaroa (non lagunek Little izena jartzen diote); nerabezaroa (non Chiron ezizenaz ezagutu dute); eta heldutasuna, lagun minenak jartzen dio ezizena erabiltzen hasiko den garaia: Black. Hiru garaia hauetan pertsonaiak ere guztiz ezberdindutak daude: drogazalea den ama, jazarlea, lagun minena, edota euren etxean leku egiten dion bikoteak.

Eta berezitasun bikain hori lortzeko ezin dugu aktoreen lana alde batera utzi. Lan bikain bat. Pertsonaia guztiak sinesgarriak dira. Pertsonaia guztiek ibilbide propio bat dute istorioan zehar y denek gure arreta piztu eta hunkituko gaituzte. Goraipatzekoa Ashton Sanders eta Trevante Rhodes aktoreen lana Chiron eta Black garaien protagonistak. Gazte protagonistaren garai oso ezberdinak antzezten badituzte ere, bien lanek oinarri bera dute; une oro protagonistaren funtsa berdina dela ikusi dezakegu.

Tekniko, aldiz, bikain landu ez diren gauza pare bat ikusi dezakegu. Une gutxi batzuetan plano gehiegi erabiltzen dira eta horren ondorioz erritmo gehiegi moteltzen da. Beste batzuetan aldiz, kameraren mugimenduek gure arreta desbideratu dezakete. Baina ez dira ezta arazo bat, bakarrik zehaztasun txiki pare bat.

Oro har, lan interesgarri eta bikain bat. Halako lan gehiago ekoiztu beharko lirateke.

 

Onena: Hizketa (begiraden eta isiluneen erabilera bikain batekin), istorioaren egitura (bakuna baina eraginkorra), eta aktoreen lana.


Txarrena: Esan bezala, une gutxi batzuetan erritmoaren moteltasuna eta kameraren erabilera arraroa, inongo ekarpenik egiten ez duten hainbat plano erabiliz.

 

Fitxa teknikoa

Moonlight
  • Izenburua: Moonlight
  • Zuzendaria: Barry Jenkins
  • Gidoilaria: Barry Jenkins, Tarell Alvin McCraney
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Mahershala Ali, Shariff Earp, Duan Sanderson, Alex R. Hibbert, Janelle Monáe, Naomie Harris
  • Musika: Nicholas Britell
  • Iraupena: 111 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-10T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.