Nazio baten jaiotza: Askatasuna eta berdintasunaren aldeko oihu bat

Nazio baten jaiotza: Askatasuna eta berdintasunaren aldeko oihu bat

Helena Mayorga - 2017-02-17T15:18:59+01:00
Epaia:

Gertaera errealetan oinarritutako istorio baten aurrean gaude; kasu honetan, Virginiako kotoi-plantazio batean jaiotako predikari beltz baten bizitza. Amerikako Gerra Zibila baino 30 urte lehenago, predikari hau esklabotasunaren aurkako lehen matxinadetako baten burua izan zen.

Gidoi interesgarria batekin,  filmak erritmo bikain baten barruan murgilduko gaitu: pausuz pausu protagonistak biziko dituen bidegabekerien parte bihurtzen joango gara, eta horrela, bere erabaki guztiekin ados egoteaz gain ulertu ere egingo ditugu. Film indartsu bat dugu Nazio baten jaiotza hau, oso dramatikoa baina malko erraza bilatu gabe. Hain narrazio bikaina da, ezen irauten dituen bi orduak azkar pasako zaizkigu.

Beste alde, ezin dugu ahaztu Nate Parker zuzendari eta protagonistak hautatutako izenburua: D.W. Griffith zuzendutako zinema mutuaren klasikoarena. Bere garaian gainera, arrazakeriaren aldeko lan bat bezala ikusia. Izenburuak errepikatzea maite ez badut ere, kasu honetan, omenaldiak ere bere zentzua du.

 

Onena: Istorioa kontatzeko trebetasuna.

Txarrena: Bere inguruan sortu diren polemikak, eta ikusteko orain arte itxaron behar izana.

 

Fitxa teknikoa

Nazio  baten jaiotza
  • Izenburua: Nazio baten jaiotza
  • Zuzendaria: Nate Parker
  • Gidoilaria: Nate Parker, Nate Parker, Jean McGianni Celestin
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Nate Parker, Armie Hammer, Penelope Ann Miller, Jackie Earle Haley, Mark Boone Junior, Colman Domingo
  • Musika: Henry Jackman
  • Iraupena: 120 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-17T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.