Neska ezezaguna: Biktimaren garrantzia azpimarratzen duen thriller bat

Neska ezezaguna: Biktimaren garrantzia azpimarratzen duen thriller bat

Zinema Uneak - 2017-03-03T08:05:00+01:00
Epaia:

Neska ezezagunean Dardenne anaiak arrazoien eta ondorioen inguruko eztabaida bat sortu nahi dute. Gazte ezezagun baten hilketa ahitzaki moduan hartuz, zuzendari belgikarrak gizartean ikusi daitezkeen mila arazoen inguruan hitz egiten hasten dira. Biktimak diren emakumeen aldarrikapen bat egin nahi dute, euren oroimena suspertuz.

Protagonista den Jenny Davin (Adèle Haenel) medikuarekin antzeko zerbait egiten dute. Neska hiltzearen arduraduna sentitu ondoren, Davin bere arima garbitzeko gurutzada batean murgilduko da; edozein gauza hiltzailea aurkitu ahal izateko. Baina bilaketa hau erakusteko, mediku honen bakardadea ere ezagutuko dugu. Lanari eskainitako bizitza baten erradiografia.

Eta bi ildo hauen nahasketa bateratzea da filma indartzen duena. Thriller forma eta itxuradun lan bat, baina ohituta gauden thrillerretatik oso urrun dagoena. Gustura ikusten den ekoizpen bat, baina guztiz borobildu gabe gelditu den lan bat azken finean.

 

Onena: Dardenne anaiak thriller ideiarekin jolasteko duten trebezia. Hemen, hiltzailearen izena ez da inportanteena; hemen, biktimaren izena, jatorria eta bizitza ezagutzea da lehentasuna duena.

Txarrena: Amaiera. Zerbait falta zaio, agian gatz pixka bat; edo agian pelikulan zehar hiltzaileari garrantzi handiagoa ematea.

 

Fitxa teknikoa

Neska ezezaguna
  • Izenburua: Neska ezezaguna
  • Zuzendaria: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne
  • Gidoilaria: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne
  • Herrialdea: Belgium, France
  • Antzezleak: Adèle Haenel, Olivier Bonnaud, Jérémie Renier, Louka Minnella, Christelle Cornil, Nadège Ouedraogo
  • Musika:
  • Iraupena: 113 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-03T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.