Nire bizitzako filmak, Bertrand Tavernierren eskutik: Zinemazaleen gozamenerako lan bat

Nire bizitzako filmak, Bertrand Tavernierren eskutik: Zinemazaleen gozamenerako lan bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-05-19T04:22:39+02:00
Epaia:

Lan honek Frantzian 30. hamarkada eta 70. hamarkada bitartean sortutako pelikula guztien inguruan hitz egiten du Bertrand Tavernier zuzendari frantziarraren hitzen bitartez. Taverbier berak hautatutako film sorta interesgarri eta erakargarri bat.

Lau hamarkadako tarte horretan murgilduko gara Tavernierren iritzi eta hausnarketen bitartez. Gainera, aipatzen diren (eta garai horiek bizi izan zuten) aktore, zuzendari eta gidoilariak ahaztu gabe.

Arraroa bada ere, motz gelditu daitekeen dokumental zoragarri eta luze bat dugu honako hau (ia hiru ordu eta hamabost minutuko luzera). Baina zinema horren parte izandako maisuaren bizipenek eta anekdotek luzera hori bolada batean pasatzea lortzen dute

Zalantzarik gabe, zinemazale amorratuenek asko gozatuko duten lan bat, bai iritziengatik bai irudi zoragarriengatik. Bertrand Tavernierren ikuspuntua beti delako interesgarria eta hezigarria.

 

Onena: Dokumentazio lana eta Tavernier beraren bizipenak eta iritziak.

Txarrena: Batzuetan ez garela inongo formatu zehatzik ikusteko kapaz izango.

 

Fitxa teknikoa

Nire bizitzako filmak, Bertrand Tavernierren eskutik

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.