Norman: Richard Gere aktorearen aldarrikapena

Norman: Richard Gere aktorearen aldarrikapena

Helena Mayorga - 2017-06-05T17:32:08+02:00
Epaia:

Boteretsuei gauzak lortzen eta laguntza ematen dien pertsona bat da Norman. Enpresaria, edo halako zerbait, beti faboreak egiten dabil; gerora abantailaren bat edo irabaziren bat lortzeko ideiarekin. Horrela, Israelgo politikari bat ezagutu eta lagunduko du. Espero ez duena da politikari hori Israelgo lehen ministroa bilakatzea. Irabaziak jasotzeko garaia da. 

Sinplea baina interesgarria izan zitekeen argumentu hau bidetik galtzen da protagonistaren nahiak ez direlako argi azaltzen: zeren bila dabil Norman? Dirua? Agian ospea? Edo jendea menpean eduki? Minutuak pasa hala ez denez argitzen, gure arreta ere sakabanatzen da.

Baina hori eta guztiz ere, filma une dibertigarri asko ditu. Adibidez, hasieratik istorio politikoak nahasten joango dira; "Screwball Comedy" klasiko baten antzera. Une dramatikoak nahikoak eta zehatzak dira, eta askotan protagonista ezberdinen iragana ezagutzeko ere balioko digu.

Laburbilduz, gustura ikusten den lan bat dugu Norman. Ez du goranahi handirik erakusten, baina aldiz errealitatearen isla izateko nahi guztia bai. Politikarien inguruko trikimailu eta azpijokoak argi eta garbi erakutsiko baitizkigute.

 

Onena: Ez nion Richard Gereri protagonismo guztia eman nahi, baina merezimendu osoz jaso behar du. Bikain moldatzen da, nahiz eta une batzuetan bere pertsonaia astuna izan. Aktore estatubatuarrak azkenaldi honetan egin duen lanik onena, ia bikaina.

Txarrena: Pertsonaia gehiegi eta ondorioz luzera handiegia. Agian azpi-istorio batzuk murriztuz lana honek erritmo hobeago bat lortuko luke.

Fitxa teknikoa

Norman: Dena lortzen zuen gizona
  • Izenburua: Norman: Dena lortzen zuen gizona
  • Zuzendaria: Joseph Cedar
  • Gidoilaria: Joseph Cedar
  • Herrialdea: Israel, USA
  • Antzezleak: Richard Gere, Lior Ashkenazi, Michael Sheen, Charlotte Gainsbourg, Dan Stevens, Steve Buscemi
  • Musika: Jun Miyake
  • Iraupena: 118 min
  • Estreinaldi data: 2017-06-02T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.