Nur eta herensugearen tenplua (2017)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Nur eta herensugearen tenplua Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Juan Bautista Berasategi Gidoilaria: Eneko Olasagasti Musika: Joserra Senperena Produkzioa: Lotura Films, Barton Films Generoa: Animazioa Iraupena: 65 min Adin kalifikazioa: Denentzat Estreinaldi data: 2017/06/02

Sinopsia

Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

Trailerra

Argazki galeria