Orbita 9 (2017)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Órbita 9 Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia, Colombia Zuzendaria: Hatem Khraiche Aktoreak: Belén Rueda, Clara Lago, Álex González, Andrés Parra, Kristina Lilley, John Alex Castillo Gidoilaria: Hatem Khraiche Musika: Federico Jusid Produkzioa: Cactus Flower, Dynamo, Mono Films, Telefonica Studios Generoa: Drama Iraupena: 95 min Adin kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2017/04/07

Sinopsia

Helenak bere bizitza osoa biziraupen-misio baterako prestatzen pasa du, jaio zen unetik. Berak ez badaki ere, proba zientifiko handi baten parte da. Baina Alex ezagutzerakoan bere patua alde batera geldituko da. Biak batera mundu berri bat aurkituko dute, Helenarentzat guztiz ezezaguna zena. 

Bien arteko amodioak entsegu zientifikoa kolokan jarriko du, eta hori ez da jabeen gustukoa izango...

 

Trailerra

Argazki galeria