Orbita 9: Betiko "neskak mutil bat ezagutzen du baina espazioan", besterik ez

Orbita 9: Betiko "neskak mutil bat ezagutzen du baina espazioan", besterik ez

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-06T03:05:28+02:00
Epaia:

Helenak bere bizitza osoa biziraupen-misio baterako prestatzen pasa du, jaio zen unetik. Berak ez badaki ere, proba zientifiko handi baten parte da. Baina Alex ezagutzerakoan bere patua alde batera geldituko da. Biak batera mundu berri bat aurkituko dute, Helenarentzat guztiz ezezaguna zena. Bien arteko amodioak entsegu zientifikoa kolokan jarriko du, eta hori ez da jabeen gustukoa izango...

Zientzia fikzioaren itxura duen arren, film hau amodioa eta erromantzea ditu ardatz nagusiak. Ez da zientzia fikzioa ezta thriller bat. Istorioaren oinarria Helena, Alex eta euren harremana da; atzetik ikusiko dugun unibertsoan sakondu gabe (adibidez, klonazioaren inguruko hausnarketarik gabe).

Baina hori ez arazo bakarra, beste arazo larri bat aktoreak dira. Lauak hasieratik amaierara. Une askotan interpretazioa gogorik gabekoa dirudi, kamerek hartzen dituzten planoak edota gidoian idatzitako solasaldi sinpleak bezala. Hasiera interesgarri baten ostean, erromantzea soilik. Arreta pizten digun hasiera batetik, axola ez zaigun amaierara batera.

Baina dena ez da txarra. Argazki lana oso interesgarria da, gehien bat espazio-ontziaren inguruan. Etorkizuneko eta iraganeko estiloak nahastuz emaitza interesgarri eta sinesgarri bat lortzen dute. Baina esan bezala zientzia fikzio gehiagoren falta nabaritzen dugu. Hor dago istorioaren indarra, ez Helena eta Alexen harremanean. Zientzia fikzioa nahi genuen, ez "neskak mutil bat ezagutzen du" klasiko bat.

 

Onena: Argazkia eta jantziak. Biak lan bikain baten ondorioak, biak Hollywoodeko ekoizpenen mailakoak.

Txarrena: Gidoia, aurrez ezagutzen dugun istorio bat jasotzeaz gain, klixez eta solasaldi bakunegiez beteta dago.

 

Fitxa teknikoa

Orbita 9
  • Izenburua: Orbita 9
  • Zuzendaria: Hatem Khraiche
  • Gidoilaria: Hatem Khraiche
  • Herrialdea: Espainia, Colombia
  • Antzezleak: Belén Rueda, Clara Lago, Álex González, Andrés Parra, Kristina Lilley, John Alex Castillo
  • Musika: Federico Jusid
  • Iraupena: 95 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-07T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.