Orm elurretako erresuman (2014)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Snezhnaya koroleva 2. Perezamorozka Urtea: 2014 Herrialdea: Russia Zuzendaria: Aleksey Tsitsilin Aktoreak: Ivan Okhlobystin, Anna Shurochkina, Garik Kharlamov, Anna Khilkevich, Olga Zubkova, Fyodor Dobronravov Gidoilaria: Roman Nepomnyashchiy, Vladimir Nikolaev, Aleksey Tsitsilin, Aleksey Zamyslov Musika: Mark Willott Produkzioa: Russian Cinema Fund, Wizart Animation Generoa: Animazioa Iraupena: 78 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2017/01/13

Sinopsia

Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea.

Trailerra

Argazki galeria