Pottokiak - Herrixka ezkutua: Jatorrira bueltzea suposatzen duen abentura zoragarri bat

Pottokiak - Herrixka ezkutua: Jatorrira bueltzea suposatzen duen abentura zoragarri bat

Sara Sebastián Pérez - 2017-03-30T17:16:22+02:00
Epaia:

Guztiz borobilak izan ez ziren bi proiektu eta gero, Pottokiak: Herrixka ezkutua filmak Pottokiek pantaila handian merezi eta behar zuten filma da. Etxeko txikienei, guztiz, zuzendutako lan maitagarri bat, baina helduen oroiminarekin jolasten dakiena. Handiak eta txikiak irribarre berdinarekin amaituko dute.

Pelikularen abiapuntua oso sinplea da: Pottokien herrian denek dute identitate propio bat. Pottoki azkarra, indartsua, traketsa, mahaiak jaten dituenak, kuxkuxeroa,… denek, Pottokina ezik. Gargamel sortutako pottokiak ez du herrian bere lekua aurkitzen. Baina, egun batean dena aldatuko da. Pottokinak bere itxura duen izaki bat ikusiko du Baso Debekatuaren ondoan. Une horretan erritmo biziko abentura dibertigarri eta ikusgarri bat hasiko dute, non musika eta akzioa lagun izango dituzte.

Animazioa ere azpimarratu eta goraipatu beharrekoa da: bikaina, argitsua eta kolorez beteta. Ikusgarria.

Laburbilduz, berritasunik gabeko lan bat bada ere, zinema-aretotik irribarre batekin aterako zara. Eguneroko arazoez ahazteko ordu eta erdiko ihesbide zoragarri bat. Eta egun zinema dagoen moduan egonda, ez da gauza makala.

 

Onena: Azrael, Gargamelen katua. Hitz egiteko beharrik gabe gauza gehien esaten dituen pertsonaiak.

Txarrena: Filmaren testuinguruaren inguruan (emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak) sortu diren polemika leloak.

 

Fitxa teknikoa

Pottokiak: Herrixka ezkutua
  • Izenburua: Pottokiak: Herrixka ezkutua
  • Zuzendaria: Kelly Asbury
  • Gidoilaria: Stacey Harman, Pamela Ribon, Peyo
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Joe Manganiello, Rainn Wilson, Mandy Patinkin, Demi Lovato, Danny Pudi
  • Musika: Christopher Lennertz
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-03-31T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.