Pozez zoratzen: Azkenean, komedia dibertigarri bat

Pozez zoratzen: Azkenean, komedia dibertigarri bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-18T18:15:00+01:00
Epaia:

Beatrice, Valeria Bruni Tedeschi antzezten duen kondesa berritsu bat, tatuaje asko eta barnekoia den Donattelaren (Micaela Ramazotti) laguna egingo da. Elkarrekin une ero asko dituen abentura paregabe bat biziko dute: biak dauden ospitale psikiatrikotik ihes egitea.

Abiapuntu erraz bat badirudi ere, komedia hau ondo funtzionatzen du. Bi aktore nagusiak euren pertsonaiak bikain aurkezten dituzte, biak primeran kontrajarriz: Beatrice berritsua eta une oro ero balego bezala, Donatella aldiz bere arazoak pertsonalak bere baitan biziz. Baina bien arteko adiskidetasunaren bitartez psikiatrikora nola heldu diren jakiten joango gara.

Egia da ospitaletik egiten duen ihesaldia errazegia izan daitekeela, baina tira hori da pelikula honen gakoa. Gainera, une onenak ez dira akzio gehien dutenak, bi pertsonaiak ezagutzen joaten garen momentuak baizik.

Komedia sinple baina entretenigarri bat dugu lan hau. Halako lanak ikusten ditudanean, alboko ikusleen erantzuna aztertzea gustatzen zait. Eurek ere barrezka badaude, komedia on baten aurrean gaudenaren seinale izango da. Film honekin, denok barre egin genuen.

 

Onena: Beatrice pertsonaia. Zoragarria eta maitagarria hasieratik amaierara.

Txarrena: Pelikula gehiegi luzatzen da, azken 20 minutuak luzeegiak dira. Hori gabe, lan bikain bat izango zen.

 

Fitxa teknikoa

Pozez zoratzen
  • Izenburua: Pozez zoratzen
  • Zuzendaria: Paolo Virzì
  • Gidoilaria: Paolo Virzì, Paolo Virzì, Francesca Archibugi
  • Herrialdea: Italy, France
  • Antzezleak: Valeria Bruni Tedeschi, Micaela Ramazzotti, Valentina Carnelutti, Sergio Albelli, Tommaso Ragno, Luisanna Messeri
  • Musika: Carlo Virzì
  • Iraupena: 118 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-17T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.