Promesa: Film epiko klasikoen xarma, baina Armeniar genozidioak merezi duena lortu gabe

Promesa: Film epiko klasikoen xarma, baina Armeniar genozidioak merezi duena lortu gabe

Lander Arteaga E. - 2017-06-05T18:38:00+02:00
Epaia:

Hollywoodek Historian zehar gertatuko une latz eta bortitz guztien inguruko lanen bat egin du beti. Askotan historikoki bikainak ez izan arren, zinemak duen indarraz baliatuz une horiek gure buruetan fresko izateko eta ezagutzeko balio izan du. Eta hori da, gutxienez, Promesarekin lortuko duena: Armeniar genozidioaren oroimena aldarrikatzea.

Zuzendari lanetan Terry George, Hotel Rwanda bikainaren arduraduna. Oraingoan antzeko lan bat egiten saiatu bada ere, ez du lortu. Irudia (gure Javier Aguirresaroberen eskutik), musika eta giropena bikainak dira, baina narrazioa ez du Hollywoodeko klasiko handien magia islatzea lortzen. Burura Zhivago doktorea edota Casablanca ekarriko dizkigu burura, baina konparaketa egiterakoan Promesa galtzen aterako da.

Baina esan bezala, lan interesgarri bat da. Oscar Isaac, Christian Bale eta Charlotte Le Bon aktoreek lan txukuna burutzen dute, gatazka honen bortizkeriak behar duen indarra emanez. Eta hori da lan honen gauzarik onena: ahaztuta dagoen garai bortitz eta lotsagarri bat berreskuratzen eta gogoratzen digula. Eskertzekoa. Armeniar genozidioaren inguruko behin betiko filma hurrengo baterako.

 

Onena: Kostata, baina Hollywoodek armeniarrek bizi izan zuten bortizkeriaren inguruko film bat egin du. Zineman hainbatetan ikusita, baina inoiz ez estatubatuarrek duten indarra eta oihartzunarekin. Bazen garaia.

Txarrena: Estetikoki nabarmena izanik, istorio nagusiari eta kontatzeko moduari zerbait falta zaio. Dirdira falta zaio, ezberdina eta bikaina egin beharko lukeen hori. Gustura ikusten da, baina historiaren une latz honek gehiago merezi du.

 

Fitxa teknikoa

Promesa
  • Izenburua: Promesa
  • Zuzendaria: Terry George
  • Gidoilaria: Terry George, Robin Swicord
  • Herrialdea: Spain, USA
  • Antzezleak: Oscar Isaac, Charlotte Le Bon, Christian Bale, Daniel Giménez Cacho, Shohreh Aghdashloo, Marwan Kenzari
  • Musika: Gabriel Yared
  • Iraupena: 133 min
  • Estreinaldi data: 2017-06-02T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.