Ready Player One: pop kulturaren xarma

Ready Player One: pop kulturaren xarma

Haizea Etxebarria Compes - 2018-03-28T14:02:00+02:00
Epaia:

Ernest Cline-k 2011.urtean argitaratu zuen Ready Player One liburuan oinarritutako film luze hau, Steven Spielberg-ek zinemara eraman duen azken apustua da. Batez ere 80. hamarkadan gaztetxoak  ginenentzat pelikula hau gozada bat da. Zineman eseri eta lehenengo minututik irriparre handi batekin hasi eta amaierara arte kendu ezinik egongo gara. Azken finean, film luze honek gure nerabetasun arora eramaten gaitu zentzu guztietan: bai musika aldetik, komikiak, bideo jokoak, zinema, dena! 80. hamarkadan bizi izan zen pop kulturaren omenaldi eder bat da. Azken batean, Spielberg 80.hamarkadaren iruditeriaren sortzaileetariko bat da eta argi eta garbi erakusten digu pelikula honen bitartez. 

Kontutan izanik filmaren ia denbora guztia Oasis mundu birtualean igarotzen dela, hasiera batean beldurra ematen du tresna digitalen gehiegikeria baten ondorio bat ikusteak, baina ez da horrela. Nahiz eta erabilera digitala nabaria izan, ez du ikus-entzulea garai hartatik ateratzen, ez du gogaikatzen, guztiz kontrakoa lortzen du, ikus-entzulea berriz ere 10-15 urte edukiko balitu bezala sentitzen da eta hori erabat liluragarria da!

Zuzendariak erakustarazten dizkigun garai hartako erreferentzia guztiak aipatzea ia ezinezkoa da, gainera, segurazki ikustaldi bat baino gehiago beharko genituzke erreferentzia guztiak ikusi eta kontatu hartu ahal izateko.

Film luze hau etxean ikustea erabakitzen badugu, jakin beharra daukagu bere liluragarritasunaren zati handi bat kenduko diogula, zineman ikusi beharreko pelikula bat da! Stranger things telesailak sortu duen pop kultuarenganako maitasun malenkoniatsuaren olatuari jarraipena emateko pausu ezinbestekoa dugu Ready Player One.

 

Onena: Berriz ere ume izateko aukera zoragarria da

Txarrena: Agian belaunaldi konkretu baten isla izatea, nahiz eta 80.hamarkadako iruditegia zabala izan, ikus-entzule asko mundu honetatik kanpo sentiaraztea.

 

 

Fitxa teknikoa

Ready Player One
  • Izenburua: Ready Player One
  • Zuzendaria: Steven Spielberg
  • Gidoilaria: Ernest Cline, Ernest Cline, Eric Eason, Zak Penn
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Hannah John-Kamen, T.J. Miller, Ben Mendelsohn, Tye Sheridan, Simon Pegg, Mark Rylance
  • Musika: Alan Silvestri
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2018-03-28T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.