Resident Evil: Azken atala (2016)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Resident Evil: The Final Chapter Urtea: 2016 Herrialdea: Germany, Australia, Canada, France Zuzendaria: Paul W.S. Anderson Aktoreak: Ruby Rose, Milla Jovovich, Ali Larter, Iain Glen, Shawn Roberts, William Levy Gidoilaria: Paul W.S. Anderson Musika: Paul Haslinger Produkzioa: Capcom Company, Capcom Entertainment, Constantin Film International, Constantin Film Produktion, Davis-Films, Don Carmody Productions, Impact Pictures, Screen Gems Generoa: Akzioa Iraupena: 106 min Adin kalifikazioa: 16 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2017/02/03

Sinopsia

T-Birusaren lehenengo leherketatik munduan bizi den apokalipsiaren ondorioz, Lurra zonbiz beteta dago. Alice bizirik irauten duten gizaki gutxien artean dago. Albert Weskerrek, Umbrellako kide batek, Washingtonen jarri zion tranpari aurre egin ondoren, Erregina Gorriaren mezu bat jasoko du: T-Birusa gelditzeko aukera bat dago, Raccon Cityn gordetzen zuten antibirus bat. Orain, mundua behin betiko salbatzeko, Alicek bere iraganari aurre egin beharko dio; ezagutzen duen iraganari eta ezagutzen ez duenari ere.

Trailerra

Argazki galeria