Resident Evil: Azken atal entretenigarri bat… eta kito!

Resident Evil: Azken atal entretenigarri bat… eta kito!

Lander Arteaga E. - 2017-02-03T06:22:19+01:00
Epaia:

2002an Resident Evil filma estreinatu zenean, harrera nahiko on bat izan zuen ikusleen artean. Akzioa, zientzia fikzioa eta beldurra nahasten zuen proposamen ezberdin eta entretenigarri bat bai zen. Tamalez, hurrengo filmetan ideia horiek ez ziren guztiz mantendu eta lan guztiek ez zuten maila berdina lortu.

Hamabost urte eta lau film gehiago estreinatu ondoren, orain gurera heltzen da Resident Evil: Azken atala; istorioari amaiera bat (edo ez) emango dion ekoizpena. Aurreko filma (Resident Evil: Mendekua) jatorrizko filmetik gehiegi urruntzen bazen, azken atal honek argi ditu bere indarguneak eta bere ahuleziak; eta modu azkar batean batak indartu eta besteak estaltzen saiatzen da. Sinpletasuna berreskuratuz, baina ikusgarritasuna ahaztu gabe. Horrela, produktuaren ikusgarritasuna eta entretenitzeko ahalmena sustatuz.

Tekniko ere oso nabarmena da. Argi dituzte euren mugak eta inoiz ez dituzte zeharkatzen, baina beti ere hala duten eta ikusgarriena lortzen. Efektu digitalak asko dira eta, oro har, txukunak dira. Zonbi arruntak, hegan egiten dutenak, Erregina Gorria berria, eta abar. Denak istorioan duten funtzioa betetzen dutelarik.

Beste alde, oraingoan ere protagonista nagusia Milla Jovovovichen Alice da. Bere indar eta abilidade guztiak mantentzen dituen pertsonaia bat, baina film honetan – eta esan bezala, bere trebetasunak ahaztu gabe – iraganak bere izaeran izango duen eragina ere ikusteko aukera izango dugularik. Ez da lehenengo pelikularen neska galdua, orain bere helburua argi duen emakume haserretu bat da.

Laburbilduz, entretenigarria eta dibertigarria den ekoizpen bat. Zerbait gehiago behar duzue? Orduan, agian Resident Evil: Azken atala ez da zuei zuzendutako lan bat. Pelikula hau ikusteko utzi garuna zinema-aretoaren atean, ondo pasa eta irteeran berreskuratu ezazu. Proposamen honek gau bakar emango bai dizu: bi orduko entretenimendu bat… eta kito!

 

Onena: Milla Jovovich eta, nola ez, Alice. Haiek dira saga honen bihotza eta indarra. Une goxo bat bizi dute bosgarren filmean pasa zuten momentu txarra atzean utzi dutela erakutsiz. Saga honen biziraupena Jovovichen eskuetan dago, bera bai da ezinbestekoa den elementu bakarra.

Txarrena: Amaiera. Izenburu giza Azken atala duen ekoizpen batek, agian, amaiera itxiago bat izan beharko luke.

 

 

Fitxa teknikoa

Resident Evil: Azken atala
  • Izenburua: Resident Evil: Azken atala
  • Zuzendaria: Paul W.S. Anderson
  • Gidoilaria: Paul W.S. Anderson
  • Herrialdea: Germany, Australia, Canada, France
  • Antzezleak: Ruby Rose, Milla Jovovich, Ali Larter, Iain Glen, Shawn Roberts, William Levy
  • Musika: Paul Haslinger
  • Iraupena: 106 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-03T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.