Rings: Beharrezkoa ez den lan baten adibide bikaina

Rings: Beharrezkoa ez den lan baten adibide bikaina

Lander Arteaga E. - 2017-02-10T01:55:23+01:00
Epaia:

Kritika honetan ez dut filmaren alde teknikoa edota zuzendaria eta aktoreen lanaz hitz egingo. Bikaina ez bada ere, ez gaude urte osoan ikusiko dugun filmik txarrenaren aurrean. Ezta gutxiagorik ere. F. Javier Gutierrez zuzendari espainiarrak filmari bere ukitu interesgarria ematen badio ere, ez da nahikoa lan nabarmen bat lortzeko. Zergatik? Ba, dudarik gabe, arazo larriena kontatu nahi diguten istorioan dagoelako. Beharrezkoa zen The Ring sagaren pelikula berri bat? Hor dago koska.

Nik argi daukat, EZ. The Ring sagaren arazoa Hollywood berak duen arazoa da: istorio on eta arrakastatsu batekin topo egiten dutenean hamaika jarraipen egiten dira kalitatea edo kontatu nahi dena kontuan hartu gabe. Eta ildo hori jarraituz pelikula gehiago egitea ezinezkoa denean… lasai! Prekuela batekin jarraitzen dute! Ze zentzu dauka horrek? Ez al dute ikusten ildo hori, istorio hori, erreta dagoela jadanik? Ez al dute aditzen ikusleen nekea?

Erantzuna erraza da, eta Rings pelikula Aurrera ateratzearen arrazoi nagusia ere bada: azkenean dirua irabazteko balio dutelako. Tamalez, gaur egun Hollywooden dirua kalitatea edo zentzuaren aurretik dago. Eta ondorioz, Rings bezala, beharrezkoak ez diren lan gehiegik zinema-aretoetara heltzea lortzen dute.

 

Onena: F. Javier Gutierrezek sagari ematen dion ikuspuntu berria.

Txarrena: Azkar ahaztuko dugun pelikula baten aurrean gaudela, beharrezko ez den lan bat delako.

 

Fitxa teknikoa

Rings
  • Izenburua: Rings
  • Zuzendaria: F. Javier Gutiérrez
  • Gidoilaria: Jacob Estes, Akiva Goldsman, David Loucka, Kôji Suzuki
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Vincent D'Onofrio, Laura Wiggins, Aimee Teegarden, Johnny Galecki, Lizzie Brocheré, Bonnie Morgan
  • Musika: Matthew Margeson
  • Iraupena: 102 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-10T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.