Sergio eta Serguéi: Pentsamendu politikoetatik harantzago

Sergio eta Serguéi: Pentsamendu politikoetatik harantzago

Haizea Etxebarria Compes - 2018-04-20T00:03:37+02:00
Epaia:

Ernesto Daranas zuzendari kubatarrak ekartzen digun film luze hau, 1991 eta 1992 urteen artean kokatzen da. Pelikula honen bitartez, halabeharrez ezagutzen diren eta oso ezberdinak diren hiru pertsonaien bizitzak jarraitu ahal izango ditugu. Alde batetik, Kuban bizi den eta filosofia irakasle marxista bezala lanean ari den Sergioren bizitza aurkezten zaigu. Sergio, bere ama eta alabarekin bizi da eta Kuba oso egoera ekonomiko eta politiko larria pairatzen ari denez, izugarrizko arazoak ditu bere familia aurrera atera ahal izateko.

Beste alde, Mir espazio estazioan lanean ari den Serguéi dugu; Serguéi, arduratuta dago Sobietar Errepublika bere azkenetan dagoelako eta bere familia une gogorrak igarotzen ari delako bera espazioan, hurrun, dagoen bitartean. Munduko beste puntan ordea, Peter dago, espazio propagandaren azpian zer izkutatzen den jakin nahi duen kazetari estatubatuarra. Beraz, kubatar, estatubatuar eta errusiar baten bizitzak lotuko dira, hirurek erabiltzen dituzten irrati ekipoei esker.

Daranasek, pertsonaien bitartez, hiru herrialdeek garai hartan bizi zuten egoera ekonomiko eta soziala gogorarazten dizkigu. Era oso hurbil eta maitagarrian, beraien pentsamendu politikoak, esperantzak eta etsipenak sentiaraziko dizkigu, beti ere, pelikula guztian azpimarragarria den tonu ironiko zoragarri bati esker.

Film guztian zehar erritmoa oso arin eta atsegingarria da, kuttuntasunez eginiko pelikula hau gozatzea guztiz naturala bihurtzen duelarik.

 

Onena: Ikusentzulean sortzen duen esperantza. Pertsonaien eta istorioaren hurbiltasuna.

Txarrena: Ez dago ezer azpimarratzekorik

 

Fitxa teknikoa

Sergio eta Serguei
  • Izenburua: Sergio eta Serguei
  • Zuzendaria: Ernesto Daranas
  • Gidoilaria: Ernesto Daranas, Marta Daranas
  • Herrialdea: USA, Kuba , Espainia
  • Antzezleak: Camila Arteche, A.J. Buckley, Ana Gloria Buduén, Ron Perlman
  • Musika: Tom Linden, Micka Luna
  • Iraupena: 93 min
  • Estreinaldi data: 2018-04-20T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.