Sloane kasua: Emakumeak, politika eta solasaldi amaigabeak

Sloane kasua: Emakumeak, politika eta solasaldi amaigabeak

Zinema Uneak - 2017-05-19T04:02:12+02:00
Epaia:

Bere ibilbide osoan zehar emakume indartsuak eta trebeak irudikatu ditu beti John Madden zuzendariak: Shakespeare maiteminduta, Killshot, Zorra, eta abar. Eta oraingoan ere, horrela egiten du. Jessica Chastainek antzezten duen pertsonaia estatubatuar politikan murgilduta dagoen emakume bat da, edozein gizon bezain gupidagabea eta boteretsua baina emakumea dela ahaztu gabe.

Eta konbinazio horretan mugitzen da Sloane kasua filma. Politika eta generoen artean oreka mantenduz. Solasaldi luzeak, batzuetan interesgarriak bestetan dibertigarriak (The West Wing telesailan ikusitakoen antzekoak), estatubatuar politikaren zekenkeria, satsukeria eta, nolabait ere, matxismoa agerian usteko. Ideiak hauek oso ondo lantzen ditu Maddenek.

Orduan, non egiten du kale filmak? Ba, seguruenik, abiapuntuan. Egun politika ez da duela hamar urte bezala ikusten. Krisia latza izan da, eta politikariei azterketa zorrotzak egiten zaizkie. Azken urtean, Brextia eta Trumpen hautaketa medio, gure begirada idealizatua aldatu egin da. Orain, politika munduaren inguruko fikzio batek oso zaila dauka; errealitateak edozein fikzio gainditu dezake eta.

Hala ere, gustura ikusten den lan bat dugu Sloane kasua. John Maddenek eta Jessica Chastainek tentsioz beteriko drama interesgarri bat eraikitzea lortu dute eta.

 

Onena: Jessica Chastain zoragarri bat. Berdin dio neska onaren papera egin edota emakume zital batean egin, beti lan ikusgarriak burutzen ditu.

Txarrena: Trumpen garai honetan, politika munduaren inguruko istorioak atzean gelditu dira: bizi dugun "errealitateak fikzioa gainditzen du". Film honen istorioa erakargarria da, baina hankamotz gelditzen da.

 

Fitxa teknikoa

Sloane kasua
  • Izenburua: Sloane kasua
  • Zuzendaria: John Madden
  • Gidoilaria: Jonathan Perera
  • Herrialdea: France, USA
  • Antzezleak: Jessica Chastain, Gugu Mbatha-Raw, John Lithgow, Jake Lacy, Douglas Smith, Mark Strong
  • Musika: Max Richter
  • Iraupena: 132 min
  • Estreinaldi data: 2017-05-19T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.