Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua (1999)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Star Wars: Episode I - The Phantom Menace Urtea: 1999 Herrialdea: USA Zuzendaria: George Lucas Aktoreak: Liam Neeson, Ewan McGregor, Natalie Portman, Jake Lloyd, Ian McDiarmid Gidoilaria: George Lucas Musika: John Williams Produkzioa: Lucasfilm Iraupena: 136 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 1999/08/20

Sinopsia

1977ko Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma baino 30 urte atzerago girotua dago. Bertan, Darth Vaderren haurtzaroa, Obi-Wan Kenobiren iragana eta Sitharen berragerpena, bai eta Alde Ilunak Jedizaldunak nola bereganatzen dituen ikus daiteke. Merkataritza Federazioak Amidala erregina gazteak gobernatzen duen Naboo planeta txikia blokeatu berri du; ekintza hau Sith Darth Sidiousek gauzatutako egitasmoa da, horretarako ezkutuan mantenduz Federazioaren agintepean dauden neimoidiarretaz baliatzen delarik. Qui-Gon Jinn jedi zalduna eta haren ikaslea den Obi-Wan Kenobik Amidala printzesa Coruscant hirira joan dadin konbentzitzen dute, hau Errepublikaren hiriburua eta Jedi Kontseiluaren egoitza da, bertan mehatxua ezeztatzen saiatzeko. Baina blokea ekiditen saiatzean, erreginaren espaziontziak kalteak jasaten ditu, bere eskifaiak basamortuz beteriko urruneko Tatooine planetan lurrartzera derrigortua dagoelarik...

Argazki galeria