Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea (2015)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Star Wars: Episode VII - The Force Awakens Urtea: 2015 Herrialdea: USA Zuzendaria: J.J. Abrams Aktoreak: Harrison Ford, Mark Hamill, Carrie Fisher, Adam Driver, Daisy Ridley, John Boyega Gidoilaria: Lawrence Kasdan, J.J. Abrams, Michael Arndt, George Lucas Musika: John Williams Produkzioa: Lucasfilm, Bad Robot, Truenorth Productions, Walt Disney Studios Motion Pictures Generoa: Zientzia fikzioa Iraupena: 136 min Adin kalifikazioa: 6 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2015/12/18

Sinopsia

30 urte igaro dira Endorreko batailatik, baina Galaxia zati oraindik nagusikeriaren menpe dago. Inperioak Lehen Ordenari utzi dio lekua; eta Errepublika abian badago ere, Lehen Ordenaren planeten inguruan Erresistentzia izeneko mugimendua sortu da. Baina gure heroiak galaxian zehar banatuta daude: Leia Erresistentzian lan egiten, Han Solo kontrabandoa egiten eta Luke inork ez dakien lekuren batean ezkutatuta. Orain, Galaxia salbatzeko itxaropena belaunaldi berri baten eskuetan dago: Rey, Finn eta Poe Dameron dira aurrera pausu bat emanez askatasuna berrezartzen lagundu beharko dutenak.

Trailerra

Argazki galeria