Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea, Unibertso mitiko baten iratzartzea

Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea, Unibertso mitiko baten iratzartzea

Lander Arteaga E. - 2017-04-07T23:22:00+02:00
Epaia:

Filmaren magia ez apurtzeko, ezer gutxi kontatu daiteke pelikula honen inguruan.

Agian, hogei ta hamar urte pasa direla Endorreko gudutik eta orain Inperioa Lehenengo Ordena izenarekin ezagutzen dela. Nahiz eta errebeldeek bigarren "Heriotzako Izarra" deuseztatu eta enperadorea hil, galaxian zehar badira oraindik gertakari horien berri ez dutenak, eta ondorioz Indarra eta Jedi zaldunen itzulera ezagutzen ez dutenak. Horien artean, Jakku planetan, Rey gaztea. Bere familiaren itzulera itxaroten bizi den neska bat

Ikusgarria. Zoragarria. Liluragarria. Benetako gozamena. Lau adjektibo, lau adibide. Indarra bueltan da eta berarekin batera Star Wars sagaren xarma eta magia. Bikaina izan da, dudarik gabe, JJ Abrams zuzendariaren lana. Berarena, eta Lawrence Kasdan gidolariarena, da meritu osoa.

Ez da urte honetako filmik onena, baina bai ikusi beharreko bat. Han Solo (Harrison Ford), Leia (Carrie Fisher), Luke Skywalker (Mark Hamill) eta Chewbaccaren itzulerak jarraitzaile guztien ilusioen itzulera izango dira, eurek bai dira (Finn, Rey eta Poe Dameron pertsonai berriekin batera) istorioaren arima.

Agian, Izarretako Gerren antza handia dauka filma honek, baina hori da ideia. Kondaira berri bat hastea jatorriaren xarma berreskuratuz.

 

Fitxa teknikoa

Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea
  • Izenburua: Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea
  • Zuzendaria: J.J. Abrams
  • Gidoilaria: Lawrence Kasdan, J.J. Abrams, Michael Arndt, George Lucas
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Harrison Ford, Mark Hamill, Carrie Fisher, Adam Driver, Daisy Ridley, John Boyega
  • Musika: John Williams
  • Iraupena: 136 min
  • Estreinaldi data: 2015-12-18T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.