Stefan Zweig: idazle eta ekintzaile madarikatu bati eskainitako agurra

Stefan Zweig: idazle eta ekintzaile madarikatu bati eskainitako agurra

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-21T08:36:08+02:00
Epaia:

María Schrader zuzendariaren azken lana Stefan Zweig ekintzaile austriarraren inguruko biopic "klasiko" bat da. Zuzendari alemaniarraren lanak Zweig erbestean pasa zituen urteak kontatzen ditu; naziek bultzatuta Parisen, Londresen eta Brasilen bizi izan zen eta.

Horretarako, Schraderrek Zweigen bizitzaren bost une garrantzitsu hautatu eta irudikatzen ditu. Hautu on bat izanda, aukeratutako uneak erritmo ezberdinak dituztenez azken emaitza, nolabait, irregulartasun horren adibidea da. Funtsezko une zehatz batzuetan erritmoa motelegia da.

Baina arazo horri aurre egiten aktoreen lana kontrajartzen da. Zweig familia osoa lan bikain bat egin du. Bai Joseph Hader (Stefan Zweig), bai Barbara Sukowa (Friderike Swieg) eta, nola ez, Aenne Schwartz (Lotte Zweig) zoragarri daude, biziko ditugun une hunkigarri guztien arduradunak direlarik.

Aipagarria ere bi une bikain uzten digun lan honen argazkia. Lehenengoa, filmaren hasiera. Pertsonaia guztiak aurkezpena bilera baten bitartez izango da, eta sortutako giroa eta filmatzeko modua pertsonaia bakoitzaren ezaugarri nagusienak azpimarratzeko erabiltzen dira. Bigarrena, amaiera. Idazle austriarraren heriotzaren unea ispilu-joko baten bitartez islatzen da pantailan. Zaila bezain adierazgarria.

 

Onena: Hasierako eta amaierako sekuentziak. Filmaren azken emaitza gora eramaten duten bi une, pelikula honen unerik onenak.

Txarrena: Erritmoa. Batzuetan irregular xamarra da. Motelegi hainbat momentutan.

 

Fitxa teknikoa

Stefan Zweig: agur Europari
  • Izenburua: Stefan Zweig: agur Europari
  • Zuzendaria: Maria Schrader
  • Gidoilaria: Maria Schrader, Jan Schomburg
  • Herrialdea: Austria, Germany, France
  • Antzezleak: Tómas Lemarquis, Barbara Sukowa, Josef Hader, Charly Hübner, Lenn Kudrjawizki, Nicolau Breyner
  • Musika: Cornelius Renz
  • Iraupena: 106 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-21T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.