Trainspotting 2: Hogei urte eta gero... hau

Trainspotting 2: Hogei urte eta gero... hau

Lander Arteaga E. - 2017-02-24T08:10:00+01:00
Epaia:

Oskorriri omenaldi bat eginez jarri nahi zian diot izenburua kritika honi. Hogei urte pasa bai dira Danny Boyle zuzendariaren Trainspotting filma belaunaldi oso baten pelikula nagusian bilakatu zenetik. Hogei urte ikusleentzako, baina baita zuzendari eta aktoreentzako. Horrekin esan nahi dut film txar baten aurrean gaudela? Ezta gutxiagorik, T2: Trainspotting lan nabarmen eta interesgarri bat bai da. Baina, tamalez, jatorrizko lanaren freskotasuna eta indarra falta zaio.

Istorioan ere 20 urte pasa dira. Mark Rentonek bizitzea hautatu zuen unetik, haurtzarotik lagunak ziren gizonak ez dira berriro topatu. Baina oroiminak (eta agian beste egoeraren bat) bultzatuta Rentonek herrira bueltatzea erabakitzen du. Eta, nola ez, bertan Spud, Sick Boy eta Begbie aurkituko ditu, Bakoitzak, azken hogei urteak, ahal izan duen moduan. Denak, ezberdinak izanik berdin jarraitzen dutelarik. Oroimina eta errealitatearen arteko lehia ikusiko dugu. Nahien eta frustrazioen arteko borroka.

Ez, T2-k ez du Trainspottingen indarra; baina baditu bere une dibertigarriak, zoragarriak, sakonak eta hunkigarriak. Lau lagunek euren bizitzen kontrola berreskuratzen saiatuko dira, baina errealitateak dagokien lekuetan jarri ditu. Mundua ez da duela hogei urtekoa, gizarte aldatu da nahiz eta haiek ez ulertu. Eta ulermen eza hori, edo ulermen nahi eza hori, film erdian Mark Rentonek botatzen digun berbaldian sumatu dezakegu: agian, haiek ez daude, eta ez zeuden, errealitatetik hain urrun. Agian, beraiek drogak aukeratu zituzten, gizarteak kondenatzen zituen eta dituen droga batzuk; baina badaude beste hainbat droga ezberdin onartuta daudenak. Eta, akaso, eurek hartzen dituzten drogak bezain kaltegarriak direnak. Erantzun zehatzik gabe hausnarketa sakon bat dibertsio eta malenkonia hutsa den lan interesgarri batean. 

Esan bezala, dena aldatu da baina dena berdin jarraitzen du... edo ez, batek daki. Filmean esaten duten moduan: "Lehenengo, aukera bat sortzen da. Gero, traizio bat".

 

Onena: Hain zoragarriak izan daitezkeen lau lagunak berri elkarrekin ikustea (Mark Renton, Simon, Spud eta Franco Begbie. Istorioak ez duen freskotasuna mantentzen dutela, eurek dira filma ikusteko eta pelikulaz gozatzeko benetako aukera.

Txarrena: Ez digula Trainspottingek lagatako marka berbera utziko. Oroimina da nagusi oraingoan, ez aldarrikapen ohiak.

 

Fitxa teknikoa

T2 Trainspotting
  • Izenburua: T2 Trainspotting
  • Zuzendaria: Danny Boyle
  • Gidoilaria: Irvine Welsh, John Hodge
  • Herrialdea: UK
  • Antzezleak: Ewan McGregor, Kelly Macdonald, Jonny Lee Miller, Robert Carlyle, Shirley Henderson, Ewen Bremner
  • Musika:
  • Iraupena: 117 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.