19. mahaia: Noraezean gelditzen den abiapuntu interesgarri bat

19. mahaia: Noraezean gelditzen den abiapuntu interesgarri bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-31T01:52:31+02:00
Epaia:

Euren artean ezezagunak diren lagun batzuk, ezkontza bateko 19. mahaian elkartuko dira. Mahai hau ezkongaiak non jarri ez dakiten pertsonen lekua da. Euren egoera ikusita zerbait egitea erabakitzen dute. Arazo larriena? Filma bukatu ondoren ez dakizula zer den gonbidatu talde xelebre honek erabaki duena. Gauza asko gertatzen dira, baina euren arteko lotura oso txikia da.

Aktoreak lan onargarri bat burutzen badute ere, hizketa gehienak eta filmaren nondik norakoa indarra galtzen joango dira, ekoizpenaren erritmoa zailtasun handiz aurrera egiten duelarik. Abiapuntu interesgarri bat zuen lanak zinemaren estereotipo guztien isla bihurtzen joango da.

Tarteka irribarre bat aterako gaituen lan honek umorea galtzen doa minutuz minutu. Eta horregatik aktore gehienak lekuz kanpo gelditzen joaten dira. Hori bai, Anna Kendrick eta Lisa Kudrowen une batzuk hasiera genuen itxaropena mantentzen lagunduko digute.

Komedia moduan hasi eta drama bat bezala amaitzen den lan honetan gertatuko dena hasi eta gutxira aurreikusten hasiko gara eta, ondorioz, pixkanaka pixkanaka istorioaren inguruko interesa galtzen joango gara. Pena bat.

 

Onena: Ana Kendricks eta noraezean gelditzen den abiapuntu interesgarri hori.

Txarrena: Erritmo falta, egitura, ia gertatuko den guztia aurre ikusi daitekeela,... Tamalez, gauza gehiegi.

 

Fitxa teknikoa

19. mahaia
  • Izenburua: 19. mahaia
  • Zuzendaria: Jeffrey Blitz
  • Gidoilaria: Jay Duplass, Mark Duplass
  • Herrialdea: Finland, USA
  • Antzezleak: Anna Kendrick, Lisa Kudrow, Amanda Crew, Wyatt Russell, Stephen Merchant, Maria Thayer
  • Musika: John Swihart
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-03-31T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.