Teresa eta Galtzagorri (2017)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Teresa eta Galtzagorri Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga Gidoilaria: Juan Luis Carreras Musika: Joseba Beristain Produkzioa: Dibulitoon, Barton Films, EITB Generoa: Animazioa Iraupena: 75 min Adin kalifikazioa: Denentzat Estreinaldi data: 2017/02/03

Sinopsia

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. TIM lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta SAMUEL eta VLADek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko. TERESA 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, TIM ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. TIMentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. TIM TERESAren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira. Denborarekin, TIM eraldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. TIM salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! VLAD zelatan dago!

Trailerra

Argazki galeria