Hollartarrak: Bizitzaren pozak eta nekeak komedia triste batean

Hollartarrak: Bizitzaren pozak eta nekeak komedia triste batean

Lander Arteaga E. - 2017-03-18T18:11:00+01:00
Epaia:

Pertsonaia xelebrez osaturiko familia baten istorioa dugu Hollartarrak. Ama-lehena gaixorik jartzen denean, familia osoa berriro batuko da eta iraganeko amaitu gabeko hainbat istoriori aurre egin beharko diete. Horrela, pixkanaka pixkana familia xelebre honen kide bakoitzaren nahiak eta beldurrak ezagutzen joango gara.

John Krasinski aktoreak zuzendari eta protagonista duen ekoizpen hau egunerokotasunaren eta bizitzaren pozen eta nekeen isla izan nahi duen lan bat da. Hori lortzeko aktore on asko biltzea erabakitzen du: Margo Martindale, Sharlto Copley, Charlie Day, Richard Jenkins, Anna Kendrick eta Krasinski bera. Eta horrela, berritasunik, eta ia interesik, gabeko istorio bat interesgarria bihurtzen da. Aktore-film baten aurrean baikaude.

Esan bezala gidoia ez da anbizio handikoa; sinpletasunetik hazi nahi duen testu bat da. Baina, tamalez, bidean gelditzen da. Erritmo irregular baten ondorioz hainbat une ez gaituzte harrapatuko. Asmo onak, baina emaitza zehatzik gabe. 

Entretenigarria izatera bakarrik ailegatzen den familia-istorio bat.

 

Onena: Pertsonaiak eta aktoreen lana. Bikain landuta dauden pertsonaia batzuk antzezteko aktore egokiak aukeratzen badituzu, normalean emaitza hau lortuko duzu: pelikularen indargune nagusia aktoreek lortzen dituzten dinamika zoragarriak izatea.

Txarrena: Amaiera aurrez asmatu dezakegunez, halako lanek ez dute gure interesa modu egoki batean pizten. Bai, etxean sofan lasai lasai gotzatuko dugun ekoizpen bat da; baina, normalean, zinema-aretoetara ikustera joateko nolabait gure buruak behartu behar ditugu.

 

Fitxa teknikoa

Hollartarrak
  • Izenburua: Hollartarrak
  • Zuzendaria: John Krasinski
  • Gidoilaria: Jim Strouse
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Margo Martindale, Sharlto Copley, Richard Jenkins, John Krasinski, Anna Kendrick, Randall Park
  • Musika: Josh Ritter
  • Iraupena: 88 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-17T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.