Pentagonoko artxiboak (2018)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: The Post Urtea: 2018 Herrialdea: USA Zuzendaria: Steven Spielberg Aktoreak: Meryl Streep, Tom Hanks, Sarah Paulson, Bob Odenkirk, Bradley Whitford, Alison Brie, Matthew Rhys, Jesse Plemons, Bruce Greenwood, Zach Woods Gidoilaria: Liz Hannah, Josh Singer Musika: John Williams Produkzioa: Amblin Entertainment, DreamWorks, Participant Media Generoa: Drama Iraupena: 116 min Adin kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2018/01/19

Sinopsia

"Pentagonoko paperak" 1971ean zabaldutako eskandalu bat izan zen. The Washington Post egunkariak, Ben Bradlee editorea eta Katharine Graham argitaratzailea zirelarik, garrantsi handiko dokumentu hauek argitaratu zituen. Daniel Ellsberg analista militarrak idatzi eta zabaldutako dokumentu hauetan, Johnsonen gobernuak herriari eta Kongresuari Vietnameko gerraren inguruko gezaurrak kontatu zizkiela frogatzen zen, eta, era berean, Nixonen gobernuak sekretuan gerra indartzen ari zela ere ezagutzera ematen zen. Nixonen gobernuak Washington Post egunkaria salatu zuen eta Auzitegi Gorenera eraman zuen.