Tomb Raider (2018)
Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Tomb Raider
Urtea: 2018
Herrialdea: USA
Zuzendaria: Roar Uthaug
Aktoreak: Alicia Vikander, Walton Goggins, Dominic West, Daniel Wu, Alexandre Willaume, Leo Ashizawa
Gidoilaria: Geneva Robertson-Dworet
Musika: Nathan McCree
Produkzioa: Eidos Interactive, GK Films, Metro-Goldwyn-Mayer, Warner Bros.
Generoa: Abentura
Iraupena: 118 min
Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain
Estreinaldi data: 2018/03/16
Sinopsia
Aita desagertu eta zazpi urtera, Lara Croft familiak dituen enpresen buru izateari uko egin dion 21 urteko gazte bat da. Horren ordez, bere unibertsitate ikasketak amaitzen dituen bitartean, mezulari moduan lan egiten du. Baina ezin du bere aita ahaztu, eta horregatik bere bila hasiko da ikusia izan zen azken lekutik hasita: Japonia kostaldeko uharte batean dagoen hilobi misteriotsu batean. Abentura berri honetan, Lara Croft bere buruaz, fedeaz eta irmotasunaz baliatuko beharko da bere helburua lortu ahal izateko. Bizirauten badu, Tomb Raider(Hilobi arpilatzailea) ezizena irabaziko du.