Trainspotting (1996)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Trainspotting Urtea: 1996 Herrialdea: UK Zuzendaria: Danny Boyle Aktoreak: Ewan McGregor, Ewen Bremner, Jonny Lee Miller, Kevin McKidd, Robert Carlyle, Kelly Macdonald Gidoilaria: John Hodge, Irvine Welsh Produkzioa: Channel Four Films, Figment Films, The Noel Gay Motion Picture Company Generoa: Drama Iraupena: 94 min Adin kalifikazioa: 16 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 1996/09/23

Sinopsia

Filmak Edinburgheko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du, dena drogazalearen eta bizitzan xede zehatzarik ez duenaren ikuspuntutik. Ikuspuntu ezkor baina, aldi berean, ardurarik gabeko horrek pelikula osoan ikus daiteke behin eta berriro. Adibide gisa, Mark Renton pertsonaiak hasierako monologoan botatakoa: "Aukera ezazu bizitza. Baina nik ez nuen bizitza aukeratu. Nik beste gauza bat aukeratu nuen. Arrazoiak? Ez duzu arrazoirik behar heroina daukazunean".

Hamarkada horretako filmarik arrakastatsuenen arten dago Trainspotting, eta bere inguruan sortutako iritziak eta kultura adierazpenak ugari dira. Arrakasta honen funtsa erabilitako estetikan, musikan eta filosofian oinarritzen da eta, batez ere, drogaren (eta zentzu zabalago batean, gazteriaren) munduari buruz egiten duen moralkeriarik gabeko gogoetan.