Transformers - Azken zalduna: Zaleentzako soilik pentsatutako pelikula bat

Transformers - Azken zalduna: Zaleentzako soilik pentsatutako pelikula bat

Beatriz Castellón - 2017-07-26T10:59:17+02:00
Epaia:

Hartu koktel-ontzi bat. Nahastu eskuin-ezkerrera botako dituzun hamaika leherketa eta zentzugabeko grazia. Gehitu magia, zientzia eta kondaira pixka bat ere. Erantsi Hasbroren jostailu ezagunenak Arturo erregearen eta Merlin magoarekin. Eta zehatu Historia pixka bat Erdia Aroarekin eta robotekin primeran doazen nazi pare bat ere sartzeko.

Ondo astindu, bi ordu eta erdiz gutxi gorabehera. Agian denbora luzeegia da, baina zertarako denbora gutxiago zentzugabekeria honen atzean Paramount bezalako erraldoi bat dagoela frogatu ahal badugu?

Koktel honetan kontaketa gutxienekoa dela argi utzi. Horretarako solasaldi azkarrak eta etengabeko mozketak erabili. Ikuslea ahal duzun eta gehienen erotu. 90 minutu pasa ondoren, ordu falta delarik, aurretik pasa den guztiaren laburpena egiteko unea dela erabaki. Eta, nola ez, dena gehiago nahasteko eta ulertezina bihurtzeko Optimus Prime ezkutatu, nahiz eta saga osoaren protagonista nagusia izan. Horrela ukitu berezi bat emango diozu.

Amaitzeko, neska eder batekin apaindu… Ez! Itxoin! Ezin bestekoa den osagai bat izanik, zergatik ez bi? Horrela askoz hobeto. Lehenengoa Oxfordeko irakasle bat izango da, ikasketa asko dituenak, pertsonaia garrantzitsua izango delarik eta horrela kritikak saihestuko ditugu. Baina zer egingo dugu bigarrenarekin? Mmm… ea zer burutazio dudan… ah, bai! Bigarrena bizitza gogor bat izan duela esango dugu hori beti dotore gelditzen da eta.

Dena ondo nahastu duzu? Zehazki? Zorionak. Seguruenik esku artean duzuna Michael Bayk zuzendutako azken lana bezalakoa da.

 

Onena: Efektu bereziak, leherketak garrantzitsuena diren edozein pelikulan bezala. Ikusgarria bai, baina…

Txarrena: Istorioa kontatzeko modu nahasia eta eragabea. Solasaldiak eta mozketak lasaiagoak izango balira, zalantzarik gabe filma hobera joko zuen. Baina tamalez ez da horrela…

 

Fitxa teknikoa

Transformers: Azken zalduna
  • Izenburua: Transformers: Azken zalduna
  • Zuzendaria: Michael Bay
  • Gidoilaria: Art Marcum, Matt Holloway, Ken Nolan, Akiva Goldsman
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Laura Haddock, Anthony Hopkins, Isabela Moner, Mark Wahlberg, Josh Duhamel
  • Musika: Steve Jablonsky
  • Iraupena: 149 min
  • Estreinaldi data: 2017-08-04T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.