Txakurren uhartea (2018)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Isle of dogs Urtea: 2018 Herrialdea: USA, Germany Zuzendaria: Wes Anderson Aktoreak: Bryan Cranston, Koyu Rankin, Edward Norton, Bill Murray, Jeff Goldblum, Scarlett Johansson, Frances McDormand, Greta Gerwig Gidoilaria: Wes Anderson, Roman Coppola, Jason Schwartzman, Kunichi Nomura Musika: Alexandre Desplat Produkzioa: American Empirical Pictures, Indian Paintbrush, Scott Rudin Productions Generoa: Animazioa Iraupena: 101 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2018/04/20

Sinopsia

Udalak aginduta Megasaki hiriko txakur guztiak Zabor uhartera bidaltzen dituztenean, hamabi urteko Atari Kobayashik erreka zeharkatu eta Spots bere txakurraren bila joango da. Uhartera heltzean bere txakur lagun berriekin abentura amaigabe batean murgilduko da. Etorkizuna euren eskuetan egongo da.

Argazki galeria