Ukapena: Egia ostea garaiaren arriskuez jabetzeko istorio bat

Ukapena: Egia ostea garaiaren arriskuez jabetzeko istorio bat

Lander Arteaga E. - 2017-04-12T14:32:19+02:00
Epaia:

Arraroa badirudi ere 1996ko istorio bat gaurkotasunez beteriko kontakizun bat da. Historia berridaztearen aurkako oihu bat, hausnarketa bat. Post-egia egia den garai honetan, iragana berridazten saiatu direnen aurkako borrokak ezagutzeak etorkizunari begira nola aritu behar dugun erakusten baitigu.

Istorio urri baten aurrean gaude, britaniar kutsua plano guztietan eta ezarritako erritmoan nabarituko dugu. Mick Jackson (Volcano) zuzendariak eraiki duen kontakizuna ez gaitu akzioz beteriko unetara eramango, ez; bere nahia gure bihotzak eta buruak astintzea da, hausnarketa sakon bat bultzatzea.

Eta nolabait lortzen badu ere, une batzuetan bide ertzean gelditzen denaren pertzepzioa izango dugu. Zure garrantziaz jabetzen zarenean, gehienetan, ez duzu zure helburua lortzen. Eta kasu honetan hori gertatzen da.

Hori bai, azpimarratu beharrekoa aktore nagusien lana. Tom Wilkinson eta Timothy Spall bikain aritzen dira, bien arteko lehia ikusgarria izanik. Ondoan, Rachel Weisz. Bere lana oso ona izanda, aipatutako bi munstroen azpitik gelditzen da. 

 

Onena: Aktoreak. Gehien bat Tom Wilkinson eta Timothy Spall, baina Rachel Weiszek ere lan txukuna egiten du.

Txarrena: Serioegia, urriegia. Urritasun hori ikusleak istoriotik urrundu ditzake, une batzuetan kontakizunarekiko enpatia sentitzea oso zaila delako. 

 

Fitxa teknikoa

Ukapena
  • Izenburua: Ukapena
  • Zuzendaria: Mick Jackson
  • Gidoilaria: David Hare, Deborah Lipstadt
  • Herrialdea: UK, USA
  • Antzezleak: Rachel Weisz, Tom Wilkinson, Timothy Spall, Andrew Scott, Jack Lowden, Caren Pistorius
  • Musika: Howard Shore
  • Iraupena: 109 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-12T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.