Umetxo buruzagia: Animazioak eman duen karismadun umerik onena

Umetxo buruzagia: Animazioak eman duen karismadun umerik onena

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-12T01:57:00+02:00
Epaia:

Tim alai bizi da bere familiarekin arazo berri bat agertzen den arte: bere gurasoek beste seme bat nahi dute. Familiako senide berria heltzerakoan arazo asko ekarriko ditu etxera; adibidez, Tim jasotzen zuen arreta guztia orain umetxoarentzako da. Baina, laster, ume berriak sekretu bat duela argi geldituko da. Tim eta ume berriak bat egingo dute jaioberrien eta maskoten artean sortuko den gerrari aurre egin ahal izateko.

Ideia dibertigarri eta fresko honetan oinarrituz, Dreamworks Animationek sasoian mantentzen dela argi utzi du. Familia osoari zuzendutako lan honetan baia txikienek bai handiak direnek bikain pasatuko baitute.

Gidoia ondo landuta dago, espero litezkeen topiko eta txantxa errazetan erori gabe. Une batzuk luzeegiak suertatu badaitezke ere, oro har, lan honen emaitza nabarmena da.

Kung Fu Panda eta Madagascar ondoren, Dreamworksek badu bizitzarik. Eta umetxoak eta maskotak bide dibertigarriena izan daitekeela argi utzi dute...

 

Onena: Istorioaren orijinaltasuna, erritmo bikaina eta hainbat pertsonaia oso interesgarria.

Txarrena: Zerbait aipatzegatik, abenturaren maltzurra; sakontasun falta sumatze zaio eta. Familia osoari zuzendutako lan bat denez ulergarria izan daiteke.

 

Fitxa teknikoa

Umetxo buruzagia
  • Izenburua: Umetxo buruzagia
  • Zuzendaria: Hendel Butoy, Tom McGrath
  • Gidoilaria: Marla Frazee, Michael McCullers
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Alec Baldwin, Lisa Kudrow, Steve Buscemi, Tobey Maguire, Jimmy Kimmel, Miles Christopher Bakshi
  • Musika: Hans Zimmer
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-04-12T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.