Urte berri on, amona! (2011)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Urte berri on, amona! Urtea: 2011 Herrialdea: Spain Zuzendaria: Telmo Esnal Aktoreak: Javi Alaiza, Nagore Aranburu, Josean Bengoetxea, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi Gidoilaria: Asier Altuna, Telmo Esnal Musika: Javi P3z Produkzioa: Irusoin Generoa: Komedia Iraupena: 107 min Adin kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2011/09/30

Sinopsia

Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da.

Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

Trailerra