Urte berri on, amona!: Edozein familiaren isla zoragarri bat

Urte berri on, amona!: Edozein familiaren isla zoragarri bat

Lander Arteaga E. - 2016-12-27T12:16:15+01:00
Epaia:

 

Urte berri on, Amona! Telmo Esnal zuzendariaren bakarkako lehen lana da, 2005ean Asier Altunarekin bat, “Aupa Etxebeste” zuzendu ondoren. 2011ko irailaren 30ean  estreinatutako filma honetan, Telmo Esnalek aurrera pausu bat eman zuen, senide giroa aurkezten duen pelikula bat “thriller” batean bihurtuz.

Gidoian, kidea duen Asier Altunaren laguntzarekin, edozein senitarteen aurkitu daitezkeen arazoak aurkezten dituzte, amon zahar batek sortu ditzakeen buruhaustetan arreta jarriz. Filmaren lehenengo minutuek komedia itxura dute, baina pelikula aurrera joan ostean giroa aldatuz doa, filma amaieran tentsioa elementu nagusia izanda.

Azpimarragarria da, Montserrat Carulla antzezle katalana egindako lana. Esaldi gutxi batzuk erabiliz eta, gehien bat, begien eta gorpu mugimenduen indarra erabiliz, amon zital baten pertsonaia eraikitzeko gai bai da. Berarekin batera agertzen den antzezle taldea ere ez da makala. Kontxi Odriozola, Nagore Aramburu edota Pedro Otaegiren ondoan, antzezle gazte baten lana goraipatu behar da, Manex Bengoarena hain zuzen ere. Antzezle gazte honen lana trebatuagoak diren lankideen lanarekin parekatuz, ez da makala.

Amaitzeko, eta laburbilduz, azken urte hauetan ikusitako filmen artean izar distiratsu giza azaltzen den pelikula bat da “Urte berri on, Amona”. Diru gehiago mugitzen duten filma askok, Telmo Esnalek egindako lana gida giza erabili beharko lukete. Dudarik gabe, edozein lagun edo senideri gomendatu beharreko pelikula.

 

 

Fitxa teknikoa

Urte berri on, amona!
  • Izenburua: Urte berri on, amona!
  • Zuzendaria: Telmo Esnal
  • Gidoilaria: Asier Altuna, Telmo Esnal
  • Herrialdea: Spain
  • Antzezleak: Javi Alaiza, Nagore Aranburu, Josean Bengoetxea, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi
  • Musika: Javi P3z
  • Iraupena: 107 min
  • Estreinaldi data: 2011-09-30T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.