Utzidazu irten: Sustorik gabe beldur psikologiko bikaina

Utzidazu irten: Sustorik gabe beldur psikologiko bikaina

Sara Sebastián Pérez - 2017-05-19T02:35:50+02:00
Epaia:

"Azal zuria berrehun urtez egon da modan. Orain beltza da modan dagoena". Beldurra ematen duten bigarren mailako pertsonaietako batek esandako esaldi honekin laburbildu daiteke istorio honen gizarteak (eta gureak) dituen arazo latzenetako batzuk: arraza borrokak, zahartzearen aurkako lehia eta perfektutasun fisikoaren bilaketa.

Ezkutuko elkarteak. Bere errugabetasun estalkiaren azpian beldurgarria den zerbait ezkutatzen duen neska gazte bat. Famili dirudun bat auzo estatubatuar klasiko batean. Anai arraro bat. Etxeko sotoan operazio-gela bat. Eta, azkenik, adinaren urradurari aurre egiteko gorputz beltzak bilatzen dituzten dirudun zuriak. Hauek dira, hasiera batean klasikoak diruditen, istorio honen osagaiak. Une batzuetan fantasiaren mugetan mugitzen bada ere, Trump aurreko edozein auzo estatubatuarrean gerta litekeenaren sentsazioa ematen duen istorio bat. 

Jordan Peele aktoreak (hau da zuzendari giza bere lehenengo filma) izurik, musika zaratatsurik eta tranpa bisualik gabeko beldurrezko film bat egitea posiblea dela erakusten digu. Sinpletasun osoz: istorio on bat, giropen landu bat eta antzezpen bikainak. Utzidazu irten zinema-eskoletan ikasi beharko litzateke (seguruenik etorkizunean hala izango da), ea behingoz zinemagile berriak barrea eragiten ez duten beldurrezko filmak sortzeko kapaz diren.

 

Onena: "Bingoa" protagonista duen sekuentzia zoragarria, eta nola ez "aitona-amonen" amaiera.

Txarrena: Zerbait esan behar denez, azken hamar minutuetan biziko dugun odol festa.

 

Fitxa teknikoa

Utzidazu irten
  • Izenburua: Utzidazu irten
  • Zuzendaria: Jordan Peele
  • Gidoilaria: Jordan Peele
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Daniel Kaluuya, Allison Williams, Catherine Keener, Bradley Whitford, Caleb Landry Jones, Marcus Henderson
  • Musika: Michael Abels
  • Iraupena: 104 min
  • Estreinaldi data: 2017-05-19T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.