Winchester: Arimek eraikitako etxea (2018)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Winchester Urtea: 2018 Herrialdea: USA Zuzendaria: Michael Spierig eta Peter Spierig (The Spierig Brothers) Aktoreak: Helen Mirren, Sarah Snook, Finn Scicluna-O'Prey Gidoilaria: Tom Vaughan eta Michael Spierig eta Peter Spierig (The Spierig Brothers) Musika: Peter Spierig Produkzioa: Blacklab Entertainment, Imagination Design Works Generoa: Beldurra Iraupena: 99 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2018/03/09

Sinopsia

XIX. mendearen amaieran, senarra eta semea hil eta gero, Sarahk helburu bakar batekin etxe-gotorleku bat (Winchester luxuzko etxea, munduko misteriotsuena bezala ezagutua) eraikitzea erabakiko du: Winchester errifle zehatz batekin hildako guztien arimak urruntzea, bere esanetan gauero bisitatzen dutelako. Eric Price Winchester andrea psikoanalizatzera bertaratuko da, baina pixkanaka pixkanaka arima misteriotsuak agian ez direla andrearen burutik sortu atzematen hasiko da.

Trailerra