Xuhur baten gidaliburua: Izenburua bezain sinplea

Xuhur baten gidaliburua: Izenburua bezain sinplea

Pablo Castillo Lorente - 2017-02-17T23:20:00+01:00
Epaia:

Gure protagonistak inoiz ez du ezinbestekoa den baino diru gehiagorik ordaindu, ezergatik. François Gautier zeharo xuhurra da eta horrek hamaika arazo sortarazten dizkio bere egunerokotasunean. Bere bizi-kalitatea kontuan hartu gabe, beti dirua aurrezten saiatzen den gizon samin bat da.

Xuhur baten gidaliburua komedia ezti eta arin bat da, arin-arina. Entretenigarria bai, baina ikusleari ez dio ezer berririk eskaintzen. Izenburua dena azaltzen bai du: guztiz xuhurra den gizon baten gorabeherak, ez dugu ezer ezberdinik topatuko.

Eta hori da lan honen arazo handiena: guztiz aurreikusteko modukoa dela. Komedia sinple bat bada ere, pertsonaien arazoen inguruko hausnarketa sakonago bat faltan botatzen da. Protagonista gizon arraro eta interesgarri bat da, baina beste guztiek ez diote ezer berezirik gehitzen istorio nagusiari.

Film hau interesgarria izatearen arrazoi bakarra bat da: Dany Boon. Ez gidoia, ez musika, ezta argazkigintza ere ez. Umorista eta aktore frantziarra alde batera uzten badugu, filma hutsik dagoela sentitu dezakegulako.

 

Onena: Dany Boon, besterik ez.

Txarrena: Gertatzen den guztia aurreikusteko modukoa da. Sorpresarik ez.

 

 

Fitxa teknikoa

Xuhur baten gidaliburua
  • Izenburua: Xuhur baten gidaliburua
  • Zuzendaria: Fred Cavayé
  • Gidoilaria: Fred Cavayé, Nicolas Cuche, Olivier Dazat, Laurent Turner
  • Herrialdea: France
  • Antzezleak: Dany Boon, Laurence Arné, Noémie Schmidt, Patrick Ridremont, Christophe Canard, Sébastien Chabal
  • Musika: Klaus Badelt
  • Iraupena: 89 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-17T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.