Yoko eta lagunak (2015)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Yoko y sus amigos Urtea: 2015 Herrialdea: Russia, Spain Zuzendaria: Iñigo Berasategui, Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov, Alexey Medvedev Aktoreak: Eva Ojanguren, Jaione Intxausti, Arantxa Moñux, H.D. Quinn, Kiko Jáuregui, Josu Mitxelena Gidoilaria: Edorta Barruetabeña, Edorta Barruetabeña, P. Kevin Strader, Andy Yerkes Musika: Michael Richard Plowman Produkzioa: Dibulitoon Studio, Somuga, Wizart Animation, Yokoren Kluba Generoa: Animazioa Iraupena: 80 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain

Sinopsia

Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. 

Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. 

Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. 

Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera... 

Trailerra