Zaindari eta borrero: Gertaera erreal hunkigarri eta ezezagun baten kronika

Zaindari eta borrero: Gertaera erreal hunkigarri eta ezezagun baten kronika

Pablo Castillo Lorente - 2017-05-12T09:03:36+02:00
Epaia:

Gertaera errealetan oinarrituta, Oliver Schimtz zuzendariaren lan berriak 80ko hamarkadako Hegoafrikara eramango gaitu, Apartheida eta heriotza-zigorra indarrean zeuden garai batera. Kontatuko digun gertaera oso ezagun ez denez (kartzeletako zaindari gazteek bizitako egoera latzak), horrek lan hau indar eta interes handiaz janzten du. Gainera, zuzendariak aukeratutako narrazio egitura, flashbackei garrantzi handia emanez, erne mantenduko gaitu momentuan eta iraganean gertatutakoak ezagutzeko nahiarekin.

Aipagarriak dira Steve Coogan, abokatu defendatzailearen paperean, eta baita ere Garion Dowdsena, bere lanean ikusitakoaren ondorioz lur jota gelditzen den kartzela zaindari gazte bat antzeztuz. Bi pertsonaia hauek oso ondo eraikita daude, eta ia une oro ikusiko ditugu (bata edo bestea, edo biak batera). Ia film guztia epaitegi batean gertatzen denez, aktoreen lana ezinbestekoa bilakatzen da eta, kasu honetan, bai Cooganek bai Dowdsek gure arreta harrapatzea lortuko dute.

Amaiera ezaguna izanez, goraipatu beharrekoa da Oliver Schmitz zuzendariak lortzen duen beste gauza bat: azken unera arte ikusleak harrapatzea. Ustekabe handirik ez duen amaiera batean hori lortzea ez da batere erraza. Egia da lana motelegi hasten dela, baina ezin daiteke ukatu ezta minutuak pasa hala eta Steve Cooganen pertsonaiaren agertzearekin arazo horiek konpontzen direla. 

Historian zehar ahaztuta dauden hainbat une hunkigarrietako bat ezagutzeko aukera on bat.

 

Onena: Steve Coogan aktorearen lana. Bera da lan honen oinarria eta berak bikain erantzuten du.

Txarrena: Une batzuetan erakusten duen erritmo ezegonkorra, motelegia. Gainera, genero lan bat izanik, historikoa gainera, filmean ematen diren hainbat egoera aurreikusteko kapaz izango gara.

 

Fitxa teknikoa

Zaindari eta borrero
  • Izenburua: Zaindari eta borrero
  • Zuzendaria: Oliver Schmitz
  • Gidoilaria: Chris Marnewick, Brian Cox
  • Herrialdea: South Africa, USA, Germany
  • Antzezleak: Andrea Riseborough, Steve Coogan, Deon Lotz, Robert Hobbs, Garion Dowds, Marcel van Heerden
  • Musika: Paul Hepker
  • Iraupena: 80 min
  • Estreinaldi data: 2017-05-12T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.