Zaindari ikusezina: Berrikuntzarik gabeko thriller interesgarri bat

Zaindari ikusezina: Berrikuntzarik gabeko thriller interesgarri bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-02T10:44:38+01:00
Epaia:

 Zaindari ikusezina filma Dolores Redondo idazle nafarrak idatzitako liburuetan oinarritatutako thriller bat da; Baztan ibaiaren inguruetan gertatzen diren neskatxo batzuen hilketen ikerketa delarik istorio nagusia. Amaia Salazar (Marta Etura) inspektorea da ikerketaren arduraduna, eta hiltzaileak harrapatzeko bere herrira itzuli beharko du: Elizondora. Polizia-zinemak izan ohi duen suspenseaz, tentsioaz eta misterioaz beteriko lan bat.

Nahiz eta une askotan istorio dramatiko bat aurkezten zaigun (gehien bat Salazar familiak dituen arazoak) polizia-thriller baten aurrean gaude. Amaiaren istorioa ezagutzea (bere haurtzaroa eta Estatu Batuetara FBIko agentea izatera joatearen arrazoiak) jakitea oso interesgarria suertatzen da; ikerketak biziko dituen hainbat egoera hobeto ulertzeko balioko bai digu. Baina pelikula honen arazo handiena bere berrikuntza falta da; genero film on bat da, baina bere betebeharrak soilik betetzen ditu. Zerbait gehiago espero nuen, zerbait ausartagoa.

Hori bai, ezin ukatu aktoreen lan bikaina. Denek egiten duten lana oso ona izanik, Marta Eturak eraikitzen duen Amaia Salazar pertsonaia zoragarria da. Eta teknikoki ere ondo landutako pelikula baten aurrean gaude, giropena (tentsioa eta misterioa) nabarmena bai da.

Esan bezala, film honen hutsik handiena pelikula bikain bat lortzeko falta izan den ausardia dela uste dut.

 

Onena: Marte Etura, eta aktoreen lana oro har.

Txarrena: Ez du ezer berririk eskaintzen, zerbait gehiago espero nuen.

 

Fitxa teknikoa

Zaindari ikusezina
  • Izenburua: Zaindari ikusezina
  • Zuzendaria: Fernando González Molina
  • Gidoilaria: Luiso Berdejo, Dolores Redondo
  • Herrialdea: Germany, Spain
  • Antzezleak: Javier Botet, Marta Etura, Colin McFarlane, Francesc Orella, Pedro Casablanc, Miquel Fernández
  • Musika:
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-03-03T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.