Zazpi desio: Gazteentzako beldurrezko film entretenigarri bat

Zazpi desio: Gazteentzako beldurrezko film entretenigarri bat

Beatriz Castellón - 2017-07-21T10:46:52+02:00
Epaia:

Pelikula honetan Clare istorioa ezagutuko dugu, gazte bat zeinen bizitza guztiz aldatuko da bere aitak hizki txinatarrekin apaindutako kaxa misteriotsu bat oparitzen dionean. Bere arazoak atzean utzi (amak bere buruaz beste egiten ikustea, eskolan sufritzen duen jazarpena, aitak dituen arazoak,…) eta bat-batean betetzen diren desioen bitartez bere egunerokoa aldatzen hasiko da. Ez dakiena da desioak ez direla doan eta bere inguruan heriotza misteriotsuak hasiko dira.

John R. Leonetti, Anabelle filmaren zuzendaria, kamera atzean jartzen da berriro suspensea eta izua bateratzen dituen lan berri honetarako. Barbara Marshallen gidoi batean oinarrituz, argumentua ez da batere sakona. Hain da sinplea, “Kontuz desiratzen duzunarekin” esaldiarekin laburbildu daitekeela.

Bitxiena zera da narrazio-egitura ez dela hobeagoa, baina hor argi ikus daiteke John R. Leonettiren lana. Bere eskarmentuari esker zuzendariak suspensea amaierara arte mantentzea lortzen du. Nola? Misterio bat da, filmean ikusiko dugun kaxa bezala; baina Leonettik halako lanak gauzatzeko duen trebetasuna argi uzten du.

Laburbilduz, Zazpi desio dirua egiteko sortzen diren hamaika filmetako bat da. Ez du Zinemaren Historian inongo eraginik izango. Baina ez larritu, bere helburu ondo betetzen du eta amaieraraino entretenituko gaitu.

 

Onena: John R. Leonettiren zuzendaritza, gidoi kaskar batetik pelikula entretenigarri bat osatzea lortzen baitu.

Txarrena: Istorioak duen egitura errepikakorra, askotan gertaerak oso berdintsuak dira eta gehienetan aurreikusi daitezke.

 

Fitxa teknikoa

Zazpi desio
  • Izenburua: Zazpi desio
  • Zuzendaria: John R. Leonetti
  • Gidoilaria: Barbara Marshall
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Sherilyn Fenn, Joey King, Elisabeth Röhm, Ryan Phillippe, Shannon Purser, Ki Hong Lee
  • Musika: tomandandy
  • Iraupena: 90 min
  • Estreinaldi data: 2017-07-21T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.