Zimur bat denboran: Gazteei zuzendutako abentura ikusgarri baina osagabe bat

Zimur bat denboran: Gazteei zuzendutako abentura ikusgarri baina osagabe bat

Lander Arteaga E. - 2018-03-09T07:04:05+01:00
Epaia:

Izenburu berdina duen Madeleine L'Engleren eleberrian oinarrituta, Disney faktoriaren azken pelikula abentura ikusgarri bat da. Fantasia eta zientzia nahasten duen istorio atsegin bat... baina tamalez une batzuetan motz gelditzen dena. Hori bai da Ava DuVernay (Selma, 13th) zuzendariak gidatzen duen lan honi atera hala zaion gutxienetako bat, baina askorentzako handia agian.

Hainbat mezutan zuzendariak berak argi utzi duen moduan, Zimur bat denboran 8-12 urteko gazteei zuzendutako abentura bat da. Berez ez da datu txar bat, baina halako pelikula bat (fantasiazko lan bat) helduen ikuspegitik begiratzean agian zorrotzegiak gara. Gazteek gustura ikusi eta gozatuko dute pelikula hau, ziur naiz. Baina guk analisi sakonegiak egitera ohituta, akats gehiegi aterako diogu.

Nire aldetik asko gustatu zitzaidan. Ez nuen jatorrizko eleberri ezagutzen baina azkar pasa zitzaidan pelikula. Berez ikusgarria da, teknikoki bikaina eta aldi berean ideia sakonak jorratzen dituen istorio bat ere. Aktoreak ondo mugitzen dira euren paperetan eta ume protagonistak txukun betetzen dute euren eginbeharrak. Eta hau irakurrita zer a galdetuko didazue: zergatik esaten duzu orduan lan akastun bat dela?

Erraz azalduko dut. Gidoia hainbat datu eta azalpen isilean uzten ditu, sentimenduetan sakontzen du baina ez azalpenetan. Hori txarra da? Ba gaur egun egiten diren analisi sakon eta korapilatsuentzako bai. Gaur dena argi eta garbi ulertzea nahi dugulako, ez diogulako imajinazioari bere lana egiten uzten. Eta pena bat. Hortaz, akastuna agian baina niretzako zoragarria hala ere.

Eta zoragarri eta ikusgarria dela uste dudanez, ahaztu aurreko azalpen korapilatsuak eta irakurri ondorengo aholkua: Joan zinema-aretora ezer itxaron gabe, bakarrik ondo gozatzeko gogoz. Ez saiatu lan hau Kafkaren edo Asimoven lan bat balitz bezala aztertzen, gozatu eta disfrutatu soilik. Horrela Zimur bat denboran pelikularen barnean harrapatuta geldituko zarete.

 

Onena: Irudi aldetik bikaina eta ikusgarria. Erraz ikusten da begietatik ondo sartzen delako. Istorio sinple baina polita. Gazteek atseginez gozatuko duten pelikula bat.

Txarrena: Kontaketa motz gelditzen da. Une eta gauza asko sakondu gabe pasatzen dira pantailatik eta askotan azalpenen bat faltan botako dugu. Jatorrizko eleberrian agertzen diren hainbat daturekin dena borobilduko zen.

 

Fitxa teknikoa

Zimur bat denboran
  • Izenburua: Zimur bat denboran
  • Zuzendaria: Ava DuVernay
  • Gidoilaria: Jennifer Lee, Madeleine L'Engle
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Gugu Mbatha-Raw, Reese Witherspoon, Chris Pine, Mindy Kaling, Michael Peña, Oprah Winfrey
  • Musika: Ramin Djawadi
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2018-03-09T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.