Zirkulua: Hausnarketa sakon bat egiteko galdutako aukera

Zirkulua: Hausnarketa sakon bat egiteko galdutako aukera

Pablo Castillo Lorente - 2017-05-05T02:00:30+02:00
Epaia:

Dave Eggers idazlearen "The Circle" eleberriaren zinemarako moldaketa hau George Orwellen 1984 lanarekiko antzekotasun handiak ditu, hori bai, gaur egun girotuta dagoenaren desberdintasunarekin. James Ponsoldt zuzendariak eraikitzea lortzen duen filma interesgarria bezain alferrik galdutako aukera bat da.

Abiapuntua zoragarria da: bai eleberriak bai pelikulak Interneten dugun pribatutasunaren eta Sare Sozialek sortu ditzaketen arazoen inguruko hausnarketa bat da. Egun, edozeinek dituen arazo bi. Gainera, sare sozial berrien agerketa eta zaharren garapenak arazo eta kezka gehiago sortzen dituzte norberaren pribatutasunarekiko. 

Gidoia sinplea bada ere, bere egitura aproposa da eta amaieran, nolabait, ustekabean harrapatuko gaitu. Pelikula ikusten hasi bezain pronto bi amaiera ezberdin irudikatuko ditugu gure buruan, eta Ponsoldtek espero ez duguna aukeratu du. Bi amaiera posible baina kontrajarriak; eleberriaren eta filmaren amaieren arteko desberdintasunak bezala.

Aktoreen lana aztertuz, Emma Watsonek lan txukun bat osatzen du; agian ez bikaina, baina interesgarria. Bestetik, Tom Hanksen lana ez da hain deigarria. Agian maltzurraren papera araro sumatzen zaiolako, agian beste edozer gauzagatik.

Betidanik Zientzia Fikzioa generoak lantzen dituen gaiak, betidanik lantzeko erabali ohi den osagaiekin. Egun internet eta bere hedapenak duten erronken inguruko hausnarketa interesgarria.

 

Onena: Ideia. Egungo gizarteak teknologiarekiko dituen erronken inguruko hausnarketa interesgarri bat.

Txarrena: Ideiaren garapena ez duela maila berdina mantentzen. Aurrez ikusitako hainbat planteamendu, eta gehien bat erritmo arazoak. Une batzuetan pelikula motaltzen da, eta ez dio inori faborerik egiten.

 

Fitxa teknikoa

Zirkulua
  • Izenburua: Zirkulua
  • Zuzendaria: James Ponsoldt
  • Gidoilaria: James Ponsoldt, Dave EggersDave Eggers
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Emma Watson, Karen Gillan, Tom Hanks, Bill Paxton, Ellen Wong, Patton Oswalt
  • Musika: Danny Elfman
  • Iraupena: 110 min
  • Estreinaldi data: 2017-05-05T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.