Nor gara

 Zer da Zinema uneak? Nondik dator proiektu hau? Zergatik aurrera atera nahi? Hiru galdera hauek, eta beste hainbeste, izan dira gure buruetan azken hilabeteetan, eta egia esanda erantzuna oso erraza da: zinemari eta euskarari diegun maitasuna.

Zinema eta euskara ez dira askotan eskutik lotuta ibili, nahiz eta iraganean harreman indartsuak izan elkarren artean. Eta hutsune hori betetzea du helburu Zinema uneak proiektua: zinema eta telebistaren inguruko euskal leiho bat izatea.

Ikus-entzunezkoa hizkuntza anitzetan ikusten dugun garai honetan eta zinemaren informazioa hizkuntz ezberdinetan heltzen zaigun aro honetan, zergatik ez informatu gure hizkuntzan, euskaraz? Iron Man, Gandalf, Batman, Mad Max o Buzz Lightyear mintzaira ezberdinetan hitz egiten badute, zergatik ez euskaraz?


Gure buruetan mila ideia ezberdin biltzen badira ere, laburbilduz honela azaldu ditzakegu egitasmo honen helburu nagusiak:

a.  Euskara eta zinemaren topagune bat sortu

b.  Zinema eta telebistaren inguruan euskaraz informatzeko aukera ematea

d.  Internet-en aurkitu daitekeen euskarazko informazio eskaintza aberastea

e.  Euskarazko ikus-entzunezkoaren kontsumoa erraztea

f.  Euskarari zabalbide berriak eskaintzea

g.  Euskarak internet-en dituen mugak gainditzea

 

“Hizkuntza inoiz ez da muga; komunikatzeko bide bada mugak apurtu besterik ezin du egin”

Ines Osinaga, Gose taldeko abeslaria

“Teknologia berriak euskararentzat mehatxu dira baina baita aukera berriak ere” 

Kike Amonarriz, soziolinguista eta telebista aurkezlea

“Euskara eta zinemaren inguruko aurreiritziak apurtu behar ditugu etxean bertan” 

Miren Manias, UPV/EHUko iketzailea 

 


 

LAGUNDU NAHI DUZU? IZAN KOLABORATZAILE!

Zinema Uneak proiektuak ateak zabal zabalik ditu euskaldun eta zinemazale parte izan daitezen. Gurean idatzi edo parte hartu nahi baduzue e-posta bat bidaltzea besterik ez duzue.

Bai albisteak, kritikak edo erreportajeak idazten; bai trailerrak euskaraz azpititulatzen. Baita bururatzen zaizun edozein ideia martxan jartzen. Zuen laguntza behar eta gura dugu. Animatu!

Kolaboratzailea izateko idatzi mezu bat helbide honetarainfo@zinemauneak.eus

 

ONGI ETORRI ZINEMA UNEAK PROIEKTURA!